Hasierako Menua

BIGARREN DEIALDI BAT EGIN NAHI DA HABIAN! TEKNOLOGIA KREAKTIBOTIK ERREALITATE BIRTUALAREN ESPERIENTZIA PROBATZEKO

BIGARREN DEIALDI BAT EGIN NAHI DA HABIAN! TEKNOLOGIA KREAKTIBOTIK ERREALITATE BIRTUALAREN ESPERIENTZIA PROBATZEKO

Anima zaitezte errealitate birtualeko esperientzia dibertigarri batean parte hartzera neurozientziari ekarpen txiki bat egiteko

Urte hasieran eskaini zen errealitate birtualaren esperientzia bizitzeko aukera errepikatuko du Habian! Teknologia kreaktiboak. Esperientzia hau bizi eta bere ezagutzan parte hartu nahi duten pertsona guztiei, Torrekua eraikinera hurbilduz bizipen hauek probatzeko gonbidapena eskaini nahi zaie.

Esperientzia hau Nesplora enpresa teknologikoarekin lankidetzan eramango da aurrera eta, proba honen bidez, 16 urte baino gehiagoko pertsonen arreta eta oroimena neurtzeko tresnak testatu ahal izango dira. Nesplora enpresak, jasotako emaitzekin, egokitzapen arazoak dituzten pertsonen diagnostikoak zehazteko erabiltzen diren tresnen errendimendua hobetzen jarraitzeko informazioa lortuko du, hauen bizitza kalitatea hobetzeko proiektuak burutu ahal izateko.

Ekimen honekin teknologia herritarrengana hurbildu nahi da eta, era berean, kolaborazioaren bidez, arazo eta behar sozialei irtenbideak bilatzeko bidean lagundu.

Zertan datza Torrekuako proba?

Samsung Gear VR betaurrekoak eta aurikularrak erabiliz, errealitate birtualaren bidez sortzen den testuinguru batean egiten da, honek aquarium batean egotearen sentsazioa sortzen duelarik.

Aldez aurretik pertsonaren eskuan jarriko den pultsadore baten bidez, parte hartzaileak, zenbait estimulu azaltzen direnean erantzun beharra izango du. Horrez gain, frogaren errendimenduan duen efektua aztertu ahal izateko, bizipenean zehar zenbait elementu azalduko zaizkio (hala nola, kristaletik hurbil pasako den manta arraina, aquariumeko megafonian entzungo diren mezuak, etab.) erreakzioak aztertu ahal izateko.

Frogaren iraupena 20 minutu ingurukoa izango da gutxi gorabehera.

Oso interesgarria da ekimena eta, gainera, pertsona askoren bizitza kalitatea hobetzen lagunduko du.

Dibertigarria den zerbait egin, zerbait berria ikasi eta zientziari zure ekarpen txikia egin nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan komunikazioa@oarsoaldea.eus helbidearen bidez edo 943 49 41 29 telefonora deituz.

Informazio gehiago: http://nesplora.com/

nesplora eusk sare sozialak