Hasierako Menua

EKONOMIAREN ERALDAKETA EKINTZAILETZA DIGITALAREN ESKUTIK

EKONOMIAREN ERALDAKETA EKINTZAILETZA DIGITALAREN ESKUTIK

Accenture aholkularitzak, datozen urteetan ekintzaile gazteek 10 milioi lanpostu sor ditzaketela adierazi du teknologia digitalekin lan eginez ekonomia aurreratuetan. Enpresa teknologikoekin, unibertsitateekin, ikerkuntza zentroekin eta finantza-arriskuko kapital fondoekin lanean jardunez, garai digitalean jaiotako generazio berrien ekosistema sutsuak osatutako inguruneak dira egokienak, izan ere, hauek ikuspegi global batekin jaio baitira (“born global”).

Eraldaketa digitalak ekonomiako sektore guztietan du eragina. Dozena bat teknologia digital berri agertzen ari dira eta sektore ekonomiko guztien praktikako jokoaren arauak aldatzen ari dira. Big data-k, inteligentzia artifizialak, 3D inprimaketak, gauzen internet-ak edo blockchain-ak, besteak beste, negozio ereduak eraldatu eta potentzial disruptiboko makina bat enpresa berriren sorkuntza aukerak eskaintzen dituzte.

WEF Top 10 skills

Hala eta guztiz ere, Accenture-ren txostenak berak zehazten duenez, ekonomia digital berrian oinarritutako ekonomiaren gorakada baten dinamika bat garatzeko eta honek eskaintzen dituen aukerak baliatu ahal izateko, beharrezko talentua garatu behar da. Egonkortasun paradigmen eta pilakako ekoizpenaren menpe zegoen ingurune industrial zaharretan lan egiteko nahitaezkoak ziren gaitasunak behar izango ez dituen talentua. World Economic Forum-ek gomendatzen duenez, berehalako etorkizunean, arazo zailen ebazpena, pentsamendu kritikoa eta kreatibitatea izango dira oinarrizko gaitasunak.

Erronka hauei aurre egiteko, Vic – Kataluniako Unibertsitate Zentralak Ekintzailetasun Digitaleko Unibertsitateko Gradu berri bat eskainiko du, ekintzaile digital berriak trebatzera zuzenduta egongo dena. Gradu honek 3 urteko iraupena izango du eta, arazoetan oinarritutako ikaskuntza metodologia aurreratuen bidez, ekintzailetza digitaleko proiektu erreal jarraituekin egituratuta egongo da hau. Bertako ikasleak, lehen finantzaketa txanda hasteko prest egongo den start-up bat sortu eta, graduan zehar, honekin jardungo dute lanean.

Aperitibo gisa, Mobile World Capital ekintzailetza digitalaren plataformak, 4YFN-rekin batera antolatzen ari den unibertsitate aurreko gazteentzako enpresa digitalen sorkuntzarako aste intentsibo bat eskainiko dut uztailaren 16tik 22ra bitartean, Vic-en.

Informazio gehiagorako: xavier.ferras@uvic.cat