Hasierako Menua

eHealth, OSASUN APLIKAZIOETATIK ETA ONLINE BIDEZKO ZERBITZUTIK HARATAGO

eHealth, OSASUN APLIKAZIOETATIK ETA ONLINE BIDEZKO ZERBITZUTIK HARATAGO

Konstanteki ari dira hazten osasunarekin erlazionatutako soluzioak eskaintzen dituzten teknologia aplikatu berriak. Ekintzaile teknologikoen jomuga nagusietako bat bihurtu da gaixotasunen bat duten pertsonen arretan ala hauek saihesten ahalegintzean zentratuak dauden software, App edo gailuen sorkuntza. Biztanleriaren zaharkitzeak, gaixo kronikoen hazkundeak eta gero eta handiagoa den bizi ohitura osasuntsuaren kontzientziak, eHealth merkatua erakargarriagoa izatea dakar inbertitzaileentzat.

Ondo baino hobeto dakite osasunarekin erlazionatutako soluzio teknologikoek merkatu global bat dutela sektoreko inbertitzaile, profesional eta garatzaileek eta, kasu gehienetan, munduko edozein herrialdetan aplikatu daitezkeela. Administrazio ezberdinetako osasun sailak, ospitale pribatuak, zentro geriatrikoak, laborategi farmazeutikoak, aseguru-etxeak, formakuntza zentroak eta, neurri apalagoan, erabiltzaile partikularrak dira sektore honetako bezeroak.

Osasunean aplikatutako IKTak errezeta elektronikoarekin; telemedikuntzarekin; online bidezko hitzordu eskaerarekin;  mediku-historia digitalarekin; osasunarekin loturiko kontsultak egin daitezkeen web, blog eta foruekin; edota smartphone eta tabletetan erabilgarri dauden milaka aplikaziorekin identifikatu ohi dira. Azken hauetan, App hauetariko askoren helburua egunean eginiko kilometro kopurua, bihotz-erritmoa, kontsumitutako kaloria kopurua edo lotan pasatako denbora eta lo honen kalitatea bezalako parametro biometrikoak neurtzea da.

Era konstantean garatzen ari den sektorea

Egia da mundu guztia ez dagoela azken gailu teknologikoen eta hauen aplikazioen erabilpenerako prestatuta. Pertsona askori teknologia berriekin trebatuta egotea oztopatzen dien belaunaldien arteko barrera teknologiko bat dagoela esan dezakegu. Erronka hau jasangarriago egiteko, Ideable enpresak, Kwido sortu du. Hau, edozein motako smartphone edo tabletetara egokitzen den eta pantailako bizpahiru ukipenen bidez, adineko jendeari bideokonferentziak edo deiak era erraz batean egitea baimendu diezaiokeen software bat da. Horretarako, ikono handi, ikusgarri eta intuitiboak ditu honek.

Hala ere, eEealth gure osasunari buruzko aholkuak ematen dituzten mugikorretako aplikazioetatik haratago doa.