Hasierako Menua

SMART FACTORY ALLIANCE, MANUFAKTURA-SEKTOREKO 4.0 INDUSTRIAKO ZERBITZUAK

SMART FACTORY ALLIANCE, MANUFAKTURA-SEKTOREKO 4.0 INDUSTRIAKO ZERBITZUAK

Ibermática, Grupo I68, SoC-e, IDS industrial eta Semantic Systems, Clúster GAIA eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Azpiegituren Garapenerako Sailaren laguntzarekin, SPRIren bidez, Smart Factory Alliance sortu dute, manufaktura-sektoreko enpresei 4.0 Industriako zerbitzu orokorrak eskaintzeko aliantza. Bost enpresa hauen esperientziak eta ezagutzak konbinatzen dituen ekimenaren helburua proiektu konplexuei heldu ahal izateko soluzio berritzaileak eskaini ahal izatea da.

Lehiakideen arteko aliantza honen helburua, sektore barneko enpresen arteko kolaborazioan zentraturik 4.0 Industriako gaitasun kopuru handiago bat eskaini ahal izatea da. 4.0 Industriako proiektuak burutuko dira soilik; proiektuen kudeaketara bideratutako ERPtatik hasita, prozesu produktiboen moldaketak, planifikazio gaitasunak, sentsorialak, zibersegurtasuna, Big Data bidezko automatizazio eta ezarpen analitiko aurreratuak, eta abar.

4.0 Industriak, konektaturik egongo diren produktu eta ekoizpen-baliabide inteligenteen agerpen progresiboa dakar eta, honek, negozio eredu berrien eraldaketa ekarriko du, izan ere, bezero eta hornitzaileekin erlazionatzeko moduak aldatuko baitira eta produktu propioen zerbitzu aurreratuetan etengabeko eraldaketa bat izango baita.

smart-factory-alliance