Hasierako Menua

Parallax Fabrika Euskara

ZURE PROIEKTUA GARATU NAHI DUZU?

Behar duzun guztia eta proiektua aurrera ateratzen laguntzeko prest dagoen pertsona mordoa dugu.

Aurkeztu zure proiektua >

Zer da Habian Fabrika Euskara

ZER DA “HABIAN! FABRIKA KREAKTIBOA”?

ETA ZU? GUREKIN ELKARLANEAN ARITZEKO PREST?

Ofizio sortzaileen Euskadiko lehenengo haztegia gara. Artisautza-ogibideentzat tailer parte-hartzaileak dira, ehungintza, bitxigintza-urregintza eta bestelako jarduera sortzaileentzat, hala nola, diseinua, arkitektura, dekorazioa, marketinga…

Talentua baduzu, erakusteko nahiz elkarbanatzeko gogoz bazaude eta elkarlana oinarri duen sarea handitzeko lagundu nahi baduzu, HABIAN! FABRIKA KREAKTIBOAn instalazioak, ekipamendua eta ezagutza tekniko eta estrategikoa eskainiko dizugu zure proiektua garatzeko eta martxan jartzeko.

Pertsona eta erakundeen babesa jasoko duzu. Proiektuak hasieratik garatzen dira, maila guztietan buru-belarri ekingo dugu zuri laguntzeko. Helburu da, zure proiektuak aurrera egitea!

Slideshow Fabrika Euskara

Oztopoak Gainditu Fabrika Euskara

ZURE OGIBIDEAREN HASIERAKO FASEAN IZANGO DITUZUN OZTOPOAK GAINDITZEKO BEHAR DUZUNA ESKAINTZEN DIZUGU

Elkarrekin lan egiteko espazioa. Bilgune eta elkarlana erraztu eta estimulatzen duen lanerako tokia, ideien sorkuntza eta elkarrekin landuko diren proiektuak ahalbidetzen dituena.

Partekatzeko makineria eta oinarrizko ekipamendua ehungintza, bitxigintza-urregintza jarduerentzat, prestakuntza zentroetan aurki daitekeenaren antzekoa eta egokitutako lanpostuen kopuruarentzat nahikoa.

3D makineria. Probatu, esperimentatu eta sortu ahal izango duzu.

EASO Politeknikoa eta AEG Ikastetxea Lanbide Heziketako zentroen aholkularitza teknikoa.

Ekimenak bultzatzeko beharrezkoa den enpresa kudeaketari buruzko aholkulalritza Oarsoaldearen eskutik.

Filosofia Fabrika Euskara

FILOSOFIA BAKARRA ETA BEREIZGARRIA

  • Talentua

    Talentua, sorkuntza eta berrikuntza garrantzitsuak dira guretzat. Horregatik, talentua indartzen lagundu nahi dizugu.

  • IKASKUNTZA JARRAIA ETA ELKARLANEAN

    Denok jartzen dute beraien ezagutza gainerakoen esku. Esperimentatu, huts egin, ikasi eta hobetzen dugu, kualifikazioa eta ezagutza duten erakundeez eta pertsonez osatutako talde baten eskutik.

  • ZURE IDEIA, ZURE PROIEKTUA

    Zure ideia edo proiektua gauza dezazun eta zure proiektu pertsonalarekin duzun inplikazioa eta identifikazioa indartu nahi dugu.

  • EGITEN DUZUNAREKIN GOZATU

    Pasioz lantzen ditugu proiektuak, bizibide bihurtu nahi ditugu eta gure zaletasuna garatu nahi dugu. Inork ez du esan erreza denik! Bidea korapilatsua da baina goza dezagun egiten dugun artean!

  • EKOSISTEMA PARTE-HARTZAILEA

    Norbanakoaren arrakasta, guztiona ere bada. Guztion artean ikertzen dugu eta ideiak, praktika onak eta ezagutza elkarbanatzen ditugu. Elkarrekin errazagoa da. Ingurunearen, ikerkuntza-gunearen eta garapen pertsonal nahiz taldekakoaren eredu berria.

  • BALIOAK

    Ekintzailetasun etiko, parte-hartzaile eta gizartearekin arduratsu baten alde egiten dugu. Proiektuaren garapena, talentua eta zure zaletasuna garapen pertsonalerako elementu nagusi gisa ulertzen dira eta baita gure komunitatearen eta lurraldearen aurrerapenerako eta garapenerako motore gisa ere.

  • Mentoring eta… Fabrika Euskara

  • AHOLKULARITZA

    Tutorizazioa. Ekintzaileek espezializatutako pertsonen aholkularitza jasoko dute eta proiektuen garapenean lagunduko diete

  • ESPAZIOA ETA MAKINERIA

    Bulego erakargarria, ideien bultzatzailea, pertsona eta proiektuen sustatzailea. Errenteriako Hirigune Historikoan kokatzen den eraikin entzutetsua. Proiektuak garatzeko, balioztatzeko eta probatzeko ingurune ezin hobea, elkarrekin lanean ari diren ekintzailez osatua. Espazioan bestelako teknologia eta ekoizpen digitala izango dira eta hauekin esperimentatzeko aukera izango duzu.

  • FORMAZIOA

    Gai desberdinak lantzeko prestakuntza ekintzak, jardunaldiak eta jarduerak: garapena, marketinga, negozioa, trebetasunak. Behar diren gaitasunak lantzen laguntzen dugu.

  • NETWORKING

    Haztegiko gainerako ekintzileekin aktiboki lan egiteko ingurunea eta kontaktuen sarera sarbidea. Teknologia digitala, software-a eta gainerako ekintzaileak ere espazio irekian egingo dute lan, eta horrek guztiak sinergiak eragingo ditu eta elkarlanerako ingurunea sortuko du.

  • BESTELAKO LAGUNTZA

    Proiektu honek komunikazio eskaintza bateratua taxutzea ahalbidetzen du. Proiektuaren oinarrian dauden eragile eta instalazio desberdinetara heltzeko aukera eskaintzen du. Herriko gainerako baliabideekin lotura erraztuko da (museoak, tailerrak, erakustokiak…). Errenterian kokatzeko laguntza ere izango duzu, behin haztegiko egonaldia bukatzen denean.

  • Kontaktua Fabrika

    Izena emateko orria

    Eskaera orria bete eta zure lanaren irudiak bidali.

    EMAN EZAGUTZERA ZURE PROIEKTUA

    Izena*

    Harremanetarako e-maila*

    Proiektuaren izena*

    Izena emateko orria* (.pdf, .doc edo .jpg) (jaitsi ezazu plantila hemen)

    Zure lanaren irudiak* (.jpg o .pdf)




    Derrigorrezko hutsunak

    Footer

    Interiorismo: Juan Álvarez